Ostalarien euren eskaera zela adierazi du Andoni Agirreibeitia alkateak. Moldatu duten ordenantza publiko egiten dutenean, alegazioak aurkezteko epea hasiko da. Prozedura osoa burutzen denean jarriko dute martxan neurri berria.
Ordenantza lehenengoz onartu zenetik hainbat lege berri sortu direla-eta, gaia berriro bere osotasunean (tabernariak, bezeroak zein taberna gaineetan bizi den jendea kontuan hartuta, esaterako) aztertzeko beharra plazaratu du EHBilduko Ander Uriartek: “Bide horretan lan egiteko prest gaude dagokion batzordean”.
Irailetik aurrera horretan lanean hasteko prestutasuna erakutsi du Agirrebeitiak ere: “Egia da lege berriak daudena, irisgarritasun legea esaterako”. Arlo hori kudeatzeko “gai konplikatua” izango dela onartu du.