Iban Ibarretxek ez du danborradako zuzendari lez jarraituko. Gaurko udalbatzarra amaitzeko, Ibarretxe bertan zela, Andoni Agirrebeitia alkateak esker oneko mezua irakurri du udalbatzar osoaren eta Zornotzako herritarren izenean: “Eskerrak ematen dizkiogu 16 urtez egindako lan bikainagatik. Eskerrak balore falta nabaritzen den gizarte honetan erakutsitakoagatik, beti musu truk lan eginez. Eskerrak urte askoan kulturaren eta tradizioaren bultzatzaile izateagatik”.
Udalbatzar osoaren txaloen ostean, Zornotza udalerriko urrezko intsignia jarri diote eta familia argazkia atera dute.
Andoni Agirrebeitia alkatea Iban Ibarretxeri Zornotza udalerriko urrezko intsignia jartzen: