Zornotzako jaiak 2016

Berdintasunean oinarritutako jaien aldeko kanpaina Zornotzan

Anboto 2016ko uzt. 13a, 13:46

Tabernetan berdintasunaren aldeko mezua duten ezpainzapiak banatuko dituzte eta txosnetan kanpainaren mezua duten edalontziak.

Zornotzako Berdintasun Sailak jaietan berdintasunaren alde eraginteko sentsibilizazio kanpaina abiatuko du barikuan hasiko diren Karmen jaietan. Horrela, tabernetan berdintasunaren aldeko mezua duten ezpainzapiak egongo dira eta txosnetan kanpainaren mezua duten edalontziak banatuko dituzte.  

"Norbaitek ez esaten duenean, ez esan nahi du. Ez onartu ahozko tratu txarrik, fisikorik, sexualik, arrazistarik, xenofoborik eta homofoborik", gogoratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!