Zornotzako Udalak Larrea eskola publikoko saneamendu sarea berriztatzeko lanak hasi ditu. Lanak uztailean eta abuztuan burutuko dira eskolako opor sasoia aprobetxatuz eta hustuketa sarearen funtzionamendua hobetzeko eta haren mantentze-lanak errazteko.
Horretarako, egungo sarea kenduko da, 40 urte dituena. Sare hau beheko solairuko forjaketaren azpiko kamara batetik doa, galeria eta putzu batzuk daudelarik. Saneamendu sare berriak euri uren sei kolektore izango ditu eta lau kolektore ur beltzetarako. Kolektoreak esekita joango dira eraikinaren behetik doazenean eta lurperatuta kanpoko aldetik doazenean.
Obrak 150.000 euroko aurrekontua du.