Boroan San Pedro jaiak hasiko dituzte

Anboto 2016ko eka. 28a, 10:00

Gaurtik uztailaren 10era bitartean San Pedro jaiak ospatuko dituzte Boroa auzoan. Jaiei hasiera emateko,  19:00etan, txupinazoa jaurtiko dute trikitilariek lagunduta.

Eguaztenean, San Pedro egunean, eguerdiko mezaren ostean, Udabarri dantza taldeak saioa eskainiko du. Eguenean, besteak beste, herri bazkarian batuko dira auzotarrak.

Uztailaren 1erako hainbat lehiaketa prestatu dituzte Boroako Anaitasuna Elkarteko antolatzaileek. 20:00etan tortilla txapelketaren aurkezpena izango da, eta, ostean, nagusientzako zein umeentzako bolo txapelketak antolatu dituzte. Xabier Aburruzaga eta Joseba Urrutia trikitalarien musikagaz agurtuko dute barikua.

Txakurrak gustuko dituenak zapatu goizean hitzordu berezia dauka Boroan. 09:00etan hasita txakurren txapelketa eta estatuko San Huberto probako txapeldunordearen erakustaldia izango dira. 14:00etan paella txapelketako paellak aurkeztuko dituzte, 22:00etan idi probak hasiko dira, eta eguna errematatzeko Joxe Angel Elizaldek erromeria eskainiko du.

Domekan triki karro poteoa hasiko dute, 10:00etan; ostean, bazkaritara batuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!