Euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu du EAJk Zornotzan

Anboto 2016ko eka. 18a, 11:42

Euskadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek parte hartu du Zornotzako hauteskunde ekitaldian, Aitor Esteban hautagaiagaz eta Itxaso Atutxa BBBko presidenteagaz batera.

Atzo Eurokopako partidua jokatu zuen Espainiak, eta iluntze berean Zornotzan egindako ekitaldian, euskal selekzioak nazioarteko txapelketetan jokatu ahal izatea aldarrikatu zuen EAJk. "Galesek edo Gibraltarrek ahal badute, zergatik guk ez?" esan zuen Andoni Ortuzarrek, euskal selekzioaren kamiseta jantzita ekitaldia amaitzean. Ekainaren 26an "boto berdea" emateko deia egin zuen, "Espainiako lau alderdiei gola sartu ahal izateko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!