Zornotzan eskola materiala erosteko diru-laguntzak eskatu daitezke eguaztenetik aurrera

Anboto 2016ko eka. 13a, 08:30

35.000 euro baino gehiagoko errentarik ez duten familiek eskuratu ditzakete diru-laguntzak.

Zornotzako Udalak diru-laguntzak emango ditu datorren ikasturterako herrian bizi diren familiek eskolako materiala eros dezaten. Iaz ordenantza onartu ondoren, diru-laguntza honen onuradun izan daitezke familiaren errentak 35.000 euro gordin gainditzen ez dituztenak. Diru-laguntzaren zenbatekoari dagokionez, 20 eta 80 euro artekoa izango da, familia unitate bakoitzaren errentaren arabera. 

Eskolako materiala Zornotzako dendetan erosi beharko da. Materialaren barruan sartzen dira papertegiko artikuluak, uniformeak, betaurrekoak eta arropa, eta baita eskulanetarako materialak ere beste batzuren artean.

Baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskaria udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dute, eguazten honetatik (ekainak 15) aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!