Ametx erakunde autonomoa hasia da dagoeneko udal kirol zerbitzuak erabiltzeko, Internet bidezko tramitazioa ezartzen. Hasiera honetan, erabiltzaileek ikastaroen-eskaintza ikus dezakete www.ametx.eus webgunean, eta aurretiko izen-ematea gauzatu, Larrea kiroldegira joan beharrik gabe.
Zenbait herritarren eskaria izan da azken aspaldi honetan on-line tramitazioa eta hauxe da, Ametx erakunde autonomoak eskari horiei erantzuna eman nahian abian jarri duen lehenengo urratsa. Luze gabe, kirol zerbitzuen erabiltzaileei ahalik eta erraztasunik handiena emate aldera, sistema berbera erabili ahalko da instalazio eta espazioen erreserbak eta ordainketak gauzatzeko ere.