Lanbide Heziketako zikloei buruzko informazio osoa eta txukuna Interneten Zornotzako ikasleei esker

Anboto 2016ko eka. 3a, 09:48

Zornotza LHII-ko Web Aplikazioen Garapena zikloko ikasleak.

Zornotza Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko ikasleek garatu duten tresna bati esker, ziklo bakoitzean matrikulak egiteko zenbat plaza libre dauden eta bakoitzera sartzeko zer nota behar den jakin daiteke, besteak beste, Interneteko gune berean.

Lanbide Heziketako zikloren bat ikasteko asmoa duten pertsonek Ikaslan Bizkaiaren web-orrian kontsultatu ahal izango dituzte matrikulatzeko eskaintzen diren plazen kopurua, sartzeko eskatzen den nota, hizkuntza-eredua, eta EAEko zentro bakoitzean egindako eskaeren kantitatea. Era horretan, lehen ziklo jakin batean sartzeko asmoaz daudenak jakin ahal izango dute ziklo zein ikastetxe horretan plaza lortzeko aukerarik izan ote dezaketen. Izen-ematea errazago egitea dakarren tresna elebidun eta erantzule honek iragazkiak jarrita ditu probintzia, ikastetxe, maila (erdi-maila edo goi-maila) zein EAEn eskainitako ziklo guztiak aukeratu ahal izateko.

Kontsultak egiteko den gune hau Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareak - Ikaslan Bizkaiak ezarritako ekimen berri bat da, eta Lanbide Heziketak eskaintzen dituen prestakuntza-aukerak ezagutzera ematea du helburu. “CIFP Zornotza LHII ikastetxean goi-mailako bigarren kurtsoko Web Aplikazioen Garapeneko ikasle eta irakasleen partaidetzari esker EAEn dagoen LHko prestakuntza-eskaintza guztia eguneratuta izatea ahalbideratzen duen tresna edukitzeaz gain, maila ezberdinetara sartzeko baldintzak betez gero, gura diren zikloetan plaza lortzeko  aukerak baloratzen uzten du”, dio Alba Estanyolek, Ikaslan Bizkaiko koordinatzaileak.

Aipatutako tresna hori ondoko webgunean bisitatu daiteke: www.ikaslanbizkaia.eus/prestakuntza

Ikasi eta lan egin, aldi berean

Bestalde, txandakako erregimeneko Lanbide Heziketa dualaren programa martxan duten Zornotzako LBII-n.Programaren egitasmoan parte hartzaile diren ikasleek, euren ikasketa denborako bigarren ikasturtean teoria-arloa ikastetxean, eta praktiken prestakuntza enpresa baten egiten dute. Urtebetez, ikaskuntza eta prestakuntza deritzon lan-kontratua izanik, ordain ekonomikoa jasotzen dute.

Ikasle hauek, era berean, programa honen bitartez prestatzen egondako enpresan lanean jarraitzeko aukera handia dute. Hori dela-eta, ikastetxeko zuzendaritzaren erronka da Dual Prestakuntzaren bitartez ikasiko duten ikasle-kopurua gerora handiagotzea. Bestalde, programa honetan partaide diren enpresen aldetik konpromisoa dago ikasle horiek euren lantaldeetara gehitzeko.

2016/2017 ikasturtean, programa honen bidez 21 ikaslek ikasi eta lan egingo dute aldi berean. Eta denboraz gura da ikasle gehienek euren tituluak era honetan lortzea, ikasturte berean ikasi eta lan egiten duten bitartean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!