Urrengoetxe Palacio auzoa ur-hornidura sareagaz lotuko dute

Anboto 2016ko eka. 1a, 09:00

Orain ur deposito propioagaz hornitzen dira.

Zornotzako Urrengoetxe Palacio auzoa ur-hornidurako sare orokorragaz lortuko dute. 10.000 bat euro eskatuko duen inbertsioa izango da. Auzo batzarretan irtendako eskakizunetako bat dela azaldu zuen Andoni Agirrebeitia alkateak atzoko udalbatzarrean. Orain ur deposito propio baten bidez hornitzen dira, baina haren mantenuak arazoak sortzen ditu, besteak beste, uraren klorifikazioa egin behar denean. Horrela, San Migel auzotik aurrera eramango dute hodieria 200 bat metrotara dagoen Urrengoetxea Palaciora heldu arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!