Beraz, futbolean zein errugbian, bietara jokatu ahalko da. Horretarako ipini eta kendu daitezkeen ate eta zutoin berriak jarri eta zelaiko arrastoetan beharrezko aldaketak egingo dituzte.
Oro har, futbol zelaia guztiz eraberrituko dute. Gune batzuetan zorua hondoratuta dagoela eta euriagaz ur putzuak sortzen direla da arazo nagusia. Lanak amaitzean arazo horri erremedioa jarriko diote, belar artifiziala aldatuko dute eta gainera euri urak berrerabiltzeko sistema egokituko dute. Sistema horren bidez euri urak ur-tanka batera bideratuko dira eta behar denean zelaia ureztatzeko erabiliko dute. Lanak ekain amaieran hasi eta irailerako amaitzea da asmoa.
Eskolan saneamendu lanak
Epealdi berean Larrea eskolan ere hainbat lan egingo dituzte 150.000 eurogaz. Saneamendu-sarea berrizteko lanak dira denetan garrantzitsuenak; fatxadan ere jardungo dute.