Urtza tabernako eta Propi erretegiko pintxoak irabazle Jan Alai lehiaketan

Anboto 2016ko mai. 30a, 13:13

Herritar bi Urtza tabernako Next! pintxoagaz.

Urtzaren Next! pintxoak epaimahaiaren saria jaso du eta Propiren fua-kud pintxoak herritarrena.

Batak zein besteak 1.000 eurona jaso dituzte, txapelaz batera. Urtza tabernak hirugarren bider irabazi du epaimahaiak banatzen duen pintxorik berritzailearenaren saria. Propik, berriz, bigarren sari bat ere irabazi du aurten: zerbitzaririk profesionalenarena. Atzo Zornotzako Zelaieta Zentroan egin zuten sari banaketa.

Irabazlek saritzeaz gainera, aurtengo hamar pintxo onenen zerrenda ere jakinarazi zuten. Honako hau da:

1- Propi erretegia

2- Urtza taberna

3- El Cojo jatetxea

4- Berezi kafetegia

5- Uranga taberna

6- Venecia kafetegia

7- Sukoi taberna

8- Geraleku kafetegia

9- Pozu's

10- Brasil taberna

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!