Gaur goizean, 11:30 aldera, bi auto eta autobus batean arteko istripua gertatu da Autzaganen, BI-635 errepidean. Zornotzarako noranzkoan gertatu da istripua eta bi zauritu eragin dituen arren, bakarra eraman dute Galdakaoko ospitalera. Ertzaintzak adierazi duenez,eragozpenak daude puntu horretan, eta trafikoa erregulatzen ari dira.