Zornotza Bizkaiko herri arteko final laurdenetara sailkatu da

Anboto 2016ko mai. 23a, 15:07

Final zortzirenetan Elorrio kanporatu du. Abadiño ere kanpoan geratu da.

Bizkaiko herri arteko pilota txapelketako kanporaketa bi joan direnean Durangaldeko ordezkari bakarra geratzen da lehian: Zornotza. Final zortzirenetan Zornotzak Elorrio kanporatu du. Joaneko zein itzuliko partiduak kontuan hartuta, Zornotzak lau partidu irabazi ditu eta Elorriok 2. Abadiñok ere agur esan herri artekoari. Sestao gehiago izan da herri bien arteko kanporaketan.

Zornotzak Galdakao izango du aurkari final laurdenetan. Joaneko partiduak asteburu honetan jokatuko dituzte eta itzulikoak hurrengoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!