Gaur, maiatzaren 25ean 19:00etan hasi eta hurrengo domekan 29an 15:00etan amaituko da. Tarteko hiru egunetan goizez zein arratsaldez (12:00-15:30 eta 19:00-22:00) dastatu ahalko dira pintxoak.
Txapelketak ohiko funtzionamendua izango du. Hiru sari banatuko dituzte: epaimahaiak eta herritarrek erabakitako pintxorik onena (1.000 eurona) eta zerbitzaririk onena. Lehiaketa herrikoian parte hartu gura duenak, parte hartzaile denak batzen dituen txartel bat jaso dezake. Txartel horretan hiru pintxorik eta zerbitzari onena zeintzuk diren jarri daiteke. Horretarako 44 establezimenduak banatuta dauden sei guneetako bakoitzean, gutxienez, hiru pintxo dastatu beharko dira; hau da, tabernek txartela zigilatu behar dute. Pintxo bakoitzaren prezioa 1,3 eurokoa izango da. Beren iritzia ematen duten guztiak 500 euroko sari baten zozketan sartuko dira.
Sari banaketa ekitaldian hilaren 29ko domekan, 20:00etan egingo dute Zelaieta Zentroan. Sariak banatzeaz gainera 10 pintxorik onenaren zerrenda osatuko dute.
Iazko aldiko ARGAZKI GALERIA
Pintxo txapelketaren harira udalak iazko irudiekin argitaratu duen bideoa: