Osakidetzak eta Zornotzako Udaleko Berdintasun Sailak emakumeei zuzendutako ikastaro bat antolatu dute zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako. Zoru pelbikoa muskulu eta lotailu multzo bat da, sabelaldeko barrunbea ixten duena beheko aldetik. Erditzeek, adinak edo ohitura txarrek berau ahultzea ekar dezakete ondokoak sorraraziz: txizari eutsi ezina, prolapsoak, sexu disfuntzioak edota gerrialdeko mina.
Egoera horiek prebenitzeko ikastaro bat emango dute Zelaieta Zentroan maiatzaren 27an hasi eta ekainaren 10era bitartean. 11:00etatik 12:00etara izango da. Ikastaroa Zornotzako osasun zentroko emaginak emango du, Pilar Costillasek.Interesa duten emakumeek maiatzaren 20ra arte izena emateko epea izango dute astelehentik ostiralera 08:30-14:30 edota mezu bat bidaliz ondoko helbidera:berdintasuna@amorebieta.net