Errigora ekimenaren urteko azken kanpainan kontserba loteak erosteko aukera

Anboto 2016ko mai. 17a, 09:33

Berton ekoiztutako kontserba loteak eta ekoizlearen jatorrizko prezioan lortzeko aukera eskaintzen dute.

Errigora ekimenaren urteko hirugarren eta azken kanpaina martxan dago. Helburuak Nafarroako Erriberako euskalgintza lagundu eta Euskal Herriaren elikadura burujabetzan pausoak ematea dira, ingurumenarekiko eta baserritarrentzako errespetagarriagoak diren bideak oinarri hartuz.

Urteko azken kanpainan berton ekoiztutako kontserba loteak, eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, eskatzeko aukera eskaintzen dute. Ekimena hazten eta indartzen dagoenaren isla, lote batzuetan ekoizle biren produktuak daude aukeran: 

- Menestra (39 eurotan, 12 poto, 6 MARIA JESUS eta 6 ALMANAQUE)
- Potxak (25 eurotan 12 poto, 6 MARIA JESUS eta 6 LA CHURTA)
- Pikillo piperrak (32 eurotan 12 poto, 6 ITURRI eta 6 EL ESCOLAR)
- Zainzuri edo esparragoak (41 eurotan 12 poto, 6 ITURRI eta 6 EL ESCOLAR)
- Orburu edo alkatxofak (44 eurotan 12 poto, 6 MARIA JESUS eta 6 EBRON)
- Barazki-, kalabaza-, brokoli- eta porru-krema ekologikoak (24 eurotan, bakoitzetik hiru)
- Tomate frijitua (15 eurotan 12 poto).

Eskaerak maiatzaren 24ra arte egin daitezke, www.errigora.eus webgunetik edo zornotza@errigora.eus helbidera idatzita. Kasu bietan izen-abizenak, herria (webgunean bakarrik), kontakturako telefono zenbaki edo/eta helbide elektronikoa eta kontserba mota bakoitzetik gura diran lote kopuruak zehaztu beharko dira.
 
Banaketa eta ordainketa Ixerbekoako kiroldegi ondoko lonjan ekainaren 9an, 18:00etatik 20:00etara, egingo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!