Gaur, 12:25ean, furgoneta batek istripua izan du eta autopistako errei batean gurutzatuta geratu da. Bilborako noranzkoan eta Zornotza eta Galdakao arteko autopista tartean gertatu da istripua, 107. Kilometroan. Autopistako errei zentrala itxita dago (12:45ean). Gainerako biak zabalik daude.
Anbulantzia eskatu dute. Ertzaintzako iturrien arabera zauritua bat egon daiteke, baina "ez da istripu larria izan eta zauri arinak ditu”.