12:30ean izango da harrera Iraunkorreko lokalean (Pike Parkean). 13:00 aldera poteoan irtengo dira, eta 14:30ean batuko dira bazkaritara, Zelaieta Parkean. Menua honako hau da: kalabaza purea, okela gisatua eta gazta sagar marmeladagaz.
Bazkaritarako txartelak Urtza eta Pozu’s tabernetan daude salgai. Prezioa 20 eurokoa da; 10 euro umeen kasuan. Edaria menuaren barruan dago: sagar zukua, sagardoa eta txakolina.