Makro ekitaldien atzean dagoen eredua, aztergai

Anboto 2016ko mai. 11a, 10:57

Ziztada Gune Askeak hainbat ekitaldi prestatu ditu aste antidesarrollistaren barruan.

Esaterako, bihar, maiatzaren 12an Julio Villanuevak Itoizen erresintentziaren eta desobedientziaren inguruko berbaldia emango du. Villanuevaren hitzaldia, eguenean, arratsaldeko 19:00etan izango da.

Bestalde, datorren martitzenean, 19:00etan, Monus ezizenagaz ezagutzen den idazleak makro ekitaldi handien atzean dagoen eredua izango du berbagai. Gai hori lantzen duen liburua argitaratu zuen iaz. Makro ekitaldiak ez dira tokian tokiko ekitaldi isolatuak, idazlearen ustez. Denen artean sare ideologiko, politiko eta ekonomiko bat osatzen dutela irizten dio, eta bere liburuak horren gaineko bere hausnarketa eta ikerketa jasotzen du.

Txirrinka-gaz bat eginez
Maiatzaren 20tik 22ra Abiadura Handiko Trenaren eta antzerako proiektu handien kontrako Txirrinka bizikleta martxa izango da, Bergaran manifestazio bategaz amaituko dena. Ziztada Gune Askeak Muskiztik irtengo den Bizkaiko martxagaz bat egingo du. Maiatzaren 21ean igaroko dira Zornotzatik, eta 17:00etan Ziztadan jarri dute hitzordua. Zornotzan hasi eta Elorrioraino joango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!