Zornotzan auto batek oinezko bat harrapatu du

Anboto 2016ko mai. 3a, 11:02

Nafarroa kaleko zebrabide batean gertatu da.

Gaur, 10:10 inguruan, auto batek emakume bat harrapatu du Zornotzan. Nafarroa kaleko zebrabide bat gurutzatzen zebilela gertatu da istripua Zornotzako udaltzaingoaren esanetan. Ondorioz, Galdakaoko ospitalera eraman dute Sos Deiak-ek jakinarazi duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!