Euskara sustatu gura dute ostalaritzan eta merkataritzan

Anboto 2016ko mai. 2a, 10:00

Herriko merkataritza eta ostalaritza guneetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, udaleko Euskara Zerbitzuak erabileraren inguruko diagnosia egingo du.

Horretarako, euskara teknikariak dendaz dendako bisitak egingo ditu, eta nork bere negozian euskararen erabilera handitzeko udalak zer baliabide eta hobari eskaintzen dituen ere azalduko du: itzulpen laburrentzako doako zerbitzua, errotuluak eta korporazioaren irudiak euskaraz jartzeko diru-laguntzak, euskara ikasteko oinarrizko ikastaroak, euskara ikasteagagatik diru-laguntza…

“Zerbitzua euskaraz emateak sektoreari balio erantsia dakarkio”, dio bisitak iragarriz Andoni Agirrebeitia alkateak establezimendu denetako jabeei bidalitako gutunak: “Bezeroari eskaintzen zaion zerbitzua osoagoa delako, eta bezero gehiagorengana heltzeko bidea ematen duelako”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!