Zornotzako anbulategi berriaren parean 9,5 metroko espaloia egin dute

Anboto 2016ko api. 29a, 13:23

Udazkenerako aurreikusi dute Zornotzako osasun zentro berria martxan egotea. Obrak badoaz aurrera pausoz pauso, eta San Migel eta San Juan kaleetako lanak amaitu dituzte.

Anbulategi parean, 9,5 metroko espaloia egin dute, oinezkoei lehentasuna eman guran. "Oinezkoen Zornotza" lortzeko bidean egin dute obra, Andoni Agirrebeitia alkateak adierazi duenez. Espaloia zabaltzeko, errepideko errail bat kendu dute, eta autoak geldoago joaten direla ondorioztatu dute gainera. Espaloiaren zabalera laukoiztu egin dela azaldu dute.

Bestalde, anbulategi parean plaza bat sortuko da Kaitana izenagaz, eta Agirrebeitiak esan du lanak aurreratuta daudela.

Horrez gainera, autobusarentzako geraleku berria egin dute, eta astelehenetik aurrera egongo da martxan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!