Zornotzako Ixerreko aparkalekua gauez ere zabalduko dute aurrerantzean

Anboto 2016ko api. 29a, 12:46

18:00etatik hurrengo eguneko 07:00etara bitartean, Ixerren aparkatzea librea izango da, eta autoa bertatik atera ahalko da gainera.

Orain arte, aparkalekua 22:00ak arte zegoen zabalik, eta autoa bertan utziz gero, ezin zen hurrengo goizera arte handik atera. Bestalde, txandakako sistema 18:00ak arte murriztuko dute, eta horrela, ordu horretatik aurrera, epemuga barik utzi ahalko da kotxea. Domeketan ere, azoka amaituta, 15:00etatik aurrera librea izango da.

143 plazako aparkalekua da Ixerrekoa, 2014an zabaldutakoa. Andoni Agirrebeitiak azaldu du hasieran txandakako sistema egun osoz ezarri zutela, baina okupazioa aztertu eta gero, 18:00ak arte ipintzea erabaki dutela. Ordu horretatik aurrera, erosketak eta gestioak gutxitzen direla-eta, muga kentzea egoki ikusten dute. Gainera, "auzokideengan pentsatuta" ere hartu dute erabakia, etxe alboan bertan aparkatzea asko erraztuko zaielako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!