‘Ezetz esaten jakin’ izeneko ikastaroa antolatu du Zornotzako Berdintasun Sailak

Anboto 2016ko api. 25a, 12:31

Emakumeen ahalduntze programaren barruan antolatu dute. Izen-ematea apirilaren 29ra artekoa da.

Zornotzako Udaleko Berdintasun Sailak ikastaro berri bat antolatu du emakumeen ahalduntze programaren barruan. Kasu honetan, ‘Ezetz esaten jakin’ izenburupean, inork nahi duena beti egin beharrean mugak jarri eta ezetz esaten ikasteko teknikak erakutsiko dira, nahiz eta antsietatea edo egonezina sortu.

Maiatzaren 11tik ekainaren 15era, tailerrak asteazkenero izango dira,18:00etatik 20:00etara, Nagusi Aretoan.

Interesa dutenek apirilaren 29ra arte dute izena emateko aukera 94 630 01 90 telefonoan (astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era) edo eta helbide elektroniko bidez: berdintasuna@amorebieta.net.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!