Istripua gertatu da gaur, 02:30ean AP-8an, Zornotza parean. Ertzaintzak azaldu duenez, Citroen Xara markako auto bat bidetik irten da. Ondorioz, gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute. Ertzaintza bertan gelditu da trafikoa erregulatzen 04:00etan autoa erretiratu duten arte.