Donostiak Musika Eskolen Europako EMUSIK Jaialdia hartuko du aurten, maiatzaren 4tik 7ra. Euskal Herriko eta Errioxako beste 59 herritara (120 kontzertu, 8.500 musika ikasle) ere helduko da jaialdia; tartean, Zornotzara. Hiru kontzertu izango dira Herriko Plazan. Euria ari badu, ekitaldi guztiak Zornotza Aretoan izango dira, ordutegi berean.
Maitzaren 5ean, 18:00etan, Eslovakiako Zus Jana Fischera-Kvetona musika eskolako dantza talde tradizionala ikusteko aukera egongo da. Zubiaur Musika Eskolako dantza klasikoko eta hip-hop-funky taldeko partaideek lagunduta egongo dira.
Maiatzaren 6an, 18:30ean, Espluges de Llobregat-eko (Bartzelona, Katalunia) L’esplufonica banda sinfonikoaren eta Alemaniako Grooving High Big Band taldeen txanda izango da.
Azkenik, Maiatzaren 7an, 11:30ean, Suitzako Monkish musika taldea eta Orchester der MS Brugg kitarra taldea, eta Gironako (Katalunia) Torroella de Montgri musika eskolako banda eta korua etorriko dira.
Zubiaur Musika Eskolako irakasle eta ikasleek eta ZIK koruak bi kontzertuetan parte hartuko dute, Musikaren Europar ereserkia eta jaialdi honetarako espresuki konposatua izan den ‘Musikatu Bizitza’ abestia interpretatuz.