Eneko Atxaren ‘Azurmendi’ munduko bigarren jatetxerik onena Elite Traveller aldizkarian

Anboto 2016ko api. 20a, 14:47

Elite Traveller aldizkariak  munduko 100 jatetxerik onenen 2016ko zerrenda argitaratu du eta Atxa zornotzarraren Azurmendi bigarren dago.

Elite Traveller aldizkariko irakurleen botoak hartzen dituzte kontuan zerrenda osatzerako orduan. Iazko zerrendagaz alderatuta postu bat irabazi du Azurmendik. Aurten Chicagoko Alinea jatetxea bakarrik du aurretik.

Donostiako Martin Berasategui jatetxea 41. postuan dago (iaz baino 22 gorago); Andoni Luiz Adurizen ‘Mugaritz’ jatetxea 53. postuan dago (iaz baino 25 beherago) eta Juan Mari Arzak-en ‘Arzak’ 65.ean (iaz baino bi gorago).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!