Zornotzako Enplegu Bulegoa maiatzean zehar hasiko da martxan, San Migel kalean

Anboto 2016ko api. 20a, 14:22

Herrian enplegu bila dabiltzanen eta enpresen arteko bitartekari izango da eta ekintzaileei lagunduko die.

Zornotzako Enplegu Bulego berriak badu egoitza berria San Migel kaleko 3. zenbakian. Hilabete eta erdiz lanak egiten aritu ondoren, ia dena prest dago zornotzarrei arreta emateko.

Zentro berriak erabilera anitzeko bost gune ditu, guztira 83 metro karraturekin.  Sarreran harrera egongo da, gero hiru bulego itxi egongo dira erabiltzaileei arreta emateko eta bilera gela bat hainbat zereginetarako.  Eraikuntza lanak amaitu ondoren, orain lokala egokitzea falta da. Zerbitzua maiatzean martxan hastea aurreikusten dute.

Enplegu bulego berriak helburu nagusi bi izango ditu. Batetik, herrian enplegu bila dabiltzanen eta enpresen arteko bitartekari lana egingo du eta, bestetik, zornotzarren artean ekintzailetza sustatuko du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!