Zornotza parean Donostiako noranzkoan, kamioi biren arteko istripua gertatu da. Kamioi bat irauli egin da eta bestea kaltetuta geratu da. Istripuaren ondorioz, zauritu bat ospitalera eraman dute.13:00 ingurutik aurrera bost orduz autopista itxita egon da Donostiarako noranzkoan. Errepidean isuritako erregaia garbitzen eta kamioi horrek zeraman karga erretiratzen ibili dira. 18:50ean ireki dituzte errei denak berriro. Trafiko Zuzendaritzak istripua gertatu den gune horretan harretaz gidatzea gomendatu du.
Auto ilarak autopistan (irudia: @trafikoaEJGV)