Auto bat irauli egin da autopistan, Zornotza inguruan

Anboto 2016ko api. 16a, 19:07

18:30ean gertatu da istripua. Zauritu arin bat izan da. Errei denak irekita daude.

Zornotzan, A8 autopistan eta Donostiarako noranzkoan Opel Insignia bat bidetik irten eta irauli egin da. Pertsona bat zauritu da, baina zauri arinak ditu Ertzaintzaren arabera. Istripu horrek beste bat eragin du jarraian atzetik zetozen auto biren artean. Frenatzerako orduan auto batek beste bat atzetik jo du. Peugeot 306 eta Seat Cordoba baten artean gertatu da istripu hori. Ertzaintzaren arabera ez du zauriturik eragin.

21:00 ingurura arte errei bat itxita egon da eta auto ilarak eragin ditu. Dagoeneko hiru erreiak irekita daude Trafiko Zuzendaritzak informatu duenez.

Gaur goizean, txirrindulari bat erori egin da Zornotzan, Boroa inguruan, eta mokorrean min hartuta ospitalera eraman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!