Gaur, 11:40 inguruan, txirrindulari bat erori egin da Zornotzako Boroa inguruan, BI-3334 errepidean. Ez da ibilgailu batek eragindako erorikoa izan Ertzaintzak informatu duenez. Erorikoaren ondorioz txirrindulariak mokorrean min hartu du eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.