A-8 autopistan, Zornotza parean (94. kilometroan) auto bat matxuratu egin da eta horren ondorioz su hartu du. Bazterbidean geratu behar izan du. Jazoerak ez du zauriturik eragin. Ertzainek minutu gutxi batzuetan errepidea moztu egin dute Bilborako noranzkoan. Ondoren, errei bat ireki dute eta dagoeneko denak irekita daude.