Belaunaldien arteko programan adineko pertsonekin boluntario parte hartuko dute ikasle zornotzarrek

Anboto 2016ko api. 13a, 17:00

Beste belaunaldien arteko programetan gertatzen ez den bezala, programan parte hartuko duten nagusi gehienek narriadura kognitiboko maila desberdinak dituzte. Gainera, programa honek nagusientzako estimulazio kognitibo eta afektiboko terapia gisa balio du.

2012an hasi zen “Nagusiekin solasean” belaunaldien arteko programaren ibilbidea. Ordutik hona, dozenaka Zornotzako ikaslek urtero hartzen dute parte belaunaldien arteko babes eta onura programa honetan. Lauaxeta Ikastola eta IMQ Taldeko Igurco Orue egoitza soziosanitarioak izan ziren programa hau martxan jarri zutenak. Programa honek besteekin alderatuta duen ezaugarri nagusienetako bat, parte hartzen duten nagusi gehienek narriadura kognitiboko maila ezberdinak dituela da. Beraz, programak nagusientzako estimulazio kognitibo eta afektibo terapia gisa funtzionatzen du.

Xabier Arpidek, Lauaxeta Ikastolako programa koordinatzaileak  zentroak erlijio ikasgaiaren barne programa honetan boluntario parte hartzeko aukera eskaintzen duela azaldu du. "Boluntariotza garatzeko beste ekintzak ere badaude, baina bizitzaren garai hori hobeto ezagutzea eta nagusiei babesa eta laguntza eskaintzea oso garrantzitsua delakoan gaude. Eta gure ikasleek urtero hala berresten dute”, gehitu du Arpidek.

Gauzak horrela, behin ikasleek parte hartzeko erabakia hartu dutenean, Igurco Orueren bidez “boluntario lana era onuragarrian egiteko" oinarrizko prestakuntza soziosanitarioa ematen zaiela azaldu du Eneritz Aguirrek, Igurco Orueko animatzaile soziokulturalak. "Elkarlanean arituko diren nagusien profilei buruzko oinarrizko ezagutzak emango zaizkie, baita patologia garrantzitsuenak, komunikatzeko jarraibideak eta portaera arazoak konpontzeko tresnak ere”, aipatu du Aguirrek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!