Motxaila Band-en musika Txakolin Egunean, zapatuan

Anboto 2016ko api. 7a, 13:10

Lutaber elkarteko tabernek antolatu dute Zornotzako Txakoli Eguna

Zapatu honetan, Txakolin Egunaren laugarren aldia antolatuko du Luis Urrengoetxea tabernarien elkarteak. Kale horretako 13 tabernetan garatuko dute ekimena: Tomasa, Pozus, Antxeta, Urtza, Hitzak, Larrea Bi, Belatxikieta, Auzoka, Leku Berri, Guria, Far-far, Vintage eta Harrison  tabernetan. Edateko kopa erosten duenak –2 euro balioko du– euro batean dastatu ahal izango du Gorka Izagirre txakolina egun osoan zehar.

Eguraldiak ahalbidetzen badu, eguerdian txosna bat jarriko dute Euskal Herria enparantzan jan-edanagaz (taloak, esaterako). Musika ere jarriko dute. Iluntzean ere ez da jairik faltako, eta Mendaroko Motxaila Band elektrotxarangaren musikak berotuko du kaleko giroa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!