Guztira, bost tailer tematiko antolatuko dituzte. Denak Zelaieta zentroan izango dira, 19:00etan hasita. Lehenengoa apirilaren 19an egingo dute, eta ingurumen arloko gaiak landuko dituzte. Apirilaren 21eko eguenean izango da bigarrena, eta etxebizitzaren gaineko iritziak jasoko dituzte orduan. Apirilaren 26ko martitzenean, ekonomia eta herriko jarduera ekonomikoak aztertuko dituzte. Herriko ondarearen gaineko hausnarketa proposatuko du azken aurreko batzarrak, apirilaren 28an, eguenean. Azkenik, maiatzaren 3an, herriko azpiegitura, zuzkidura eta ekipamenduak izango dituzte berbagai.
Gura duenak galdetegi baten bitartez ere eman dezake iritzia. Galdetegi hori udaleko bulego teknikoan eta Zelaieta zentroan dago eskuragarri; baita www.amorebieta-etxano.eus webgunean ere. Behin galdetegia beteta, udaletxeko bulego teknikora eraman beharko da, apirilaren 29a baino lehen.