Zauritu bi Zornotzako Larrea auzoan izandako auto istripuan

Anboto 2016ko api. 5a, 18:23

Auto batek beste bat atzetik jo du. Ondorioz, lagun bi ospitalera eraman dituzte.

Gaur, 17:00 inguruan, turismo biren arteko istripua gertatu da Zornotzako Larrea auzoan. Eskolatik herrigunerako tartean gertatu da. Auto batek beste bat atzetik jo  du. Ondorioz, auto bietako pertsona bana Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!