Auto batek zuhaitz bat jo du eta 50 metro irten da errepidetik

Anboto 2016ko api. 5a, 11:06

Goizeko 10:00ak inguruan Autzaganen, auto batek zuhaitz baten kontra jo du eta 50 metroz irten da errepidetik. Ertzaintzak adierazi duenez, gidaria autotik ataratzea lortu dute eta ospitalera daramate.

Nahiz eta, autoa errepidetik kanpora irten, Autzaganen Gernikarako norazkoan dagoen eskumako erreia itxita dago. Ertzaintzak dionez, BI-635 errepidean gertatu den istripuaren arrazoiak oraindik ez dakizkite zeintzuk diren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!