Angel Aldana Barrena (1949, Gorozika, Zornotzan bizi izan zen) apirilaren 3an hil zen, Venezuelan, urte askoan hainbat herrialdetan deportaturik eman ostean. Zornotzako EH Bilduk bere webgunean eman du heriotzaren berri: "Euskal iheslari politikoa 1985ean Ekuadorrera deportatu zuten, eta han bere bizitzako une gogorrenetako bat pairatu zuen; izan ere, 1986an Espainiako poliziak hara joan ziren, bahitu egin zuten eta hainbat egunez basatiki torturatua izan zen. Ia 40 urte etxetik kanpo egin behar izan eta gero, gaixotasun larri batek jota hil zen atzo, haren senideek jakinarazi dutenez".