Motorzale batek istripua izan du motorretik erorita, Zornotzan. 15:30ean, N-634 errepidean, Gernikako norabidean gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak azaldu duenez, motorzaleak besoa minduta zuen, eta ondorioz, osasun zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute.