Boroako saneamendu kolektorea amaituta

Anboto 2016ko mar. 22a, 09:45

Zornotzako Udalak Boroako San Pedroko saneamendu kolektore berriaren lanak amaitu ditu. Honek 23 eraikinetako ur zikinak batuko ditu (aurrerantzean, beste bost gehiago batu ahal izango dira), baita Boroa jatetxekoak, Anaitasuna Elkartea txokokoak eta Boroako igerilekuetako komunetakoak ere. 

Kolektore berriak, guztira, 2,5 kilometro inguru ditu. Boroako San Pedro auzoko ur zikinak batu eta Boroako enpresa parkean dagoen udal saneamendu kolektorera bideratzen ditu. Era berean, Astepeko Hondakin Uren Araztegira bideratzen dira. Saneamendu kolektorea egiteaz gainera, eraikinak hargune partikularren bidez lotu dira lehengo putzu septikoak kenduz. 

Bestalde, Udalak Kaputxe inguruan udal kolektore bat martxan jarri du, auzokideek zuten kezkari erantzun bat emanez eta inguruko etxebizitzen saneamendu urak behar bezala jasoz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!