Zornotzako Boroa auzoan ur zikinak batzeko kolektore berriaren lanak amaitu dituzte

Anboto 2016ko mar. 14a, 10:13

Andoni Agirrebeitia alkatea eta Anartz Gandiaga hirigintza arloko zinegotzia Boroan.

Zornotzako Udalak Boroako San Pedroko saneamendu kolektore berriaren lanak amaitu ditu. Honek 23 eraikinetako ur zikinak batuko ditu (aurrerantzean beste bost gehiago batu ahal izango dira), baita Boroa jatetxekoak, Anaitasuna Elkartea txokokoak eta Boroako igerilekuetako komunetakoak ere. 

Obra hau burutu arte, Boroan ez zegoen udal kolektorerik. Horrenbestez, etxebizitza bakoitzak bere putzu septikoa zuen, eta gero isurketa lurrera edota errekara egiten zen. Kolektore berriak guztira 2,5 kilometro inguru ditu. Boroako San Pedro auzoko ur zikinak batu eta Boroako enpresa parkean dagoen udal saneamendu kolektorera bideratzen ditu. Era berean, Astepeko Hondakin Uren Araztegira bideratzen dira. Saneamendu kolektorea egiteaz gainera, eraikinak hargune partikularren bidez lotu dira eta lehen zeuden putzu septikoak kenduz.  

Lanak Construcciones Morgari esleitu zizkioten, 362.000 euro ingururengatik, kostua eta benetako egikaritze epea adostutakoaren araberakoak izan direlarik.

Kaputxeko kolektorea

Bestalde, Udalak Kaputxe inguruan udal kolektore bat martxan jarri du, auzokideek zuten kezkari erantzun bat emanez eta inguruko etxebizitzen saneamendu urak behar bezala jasoz. Hala eta guztiz ere, kolektorea egin nahi zuten norbanakoek konexio kostu handiei aurre egin behar zietenez, luzamendu bat eman zitzaien hargune partikularrak udal kolektorearen zati berrira lotu arte.

Emandako epea igaro denez, Udalak duela gutxi Kaputxeko ponpaketa putzua ekipatu du, beharrezkoa kota arazo batzurengatik, kolektorearen zati berria Urritxeko ponpaketa putzuarekin lotzeko. Aipatu ekipamenduaren kostua 22.000 euro baino gutxiagokoa izan da.  

Putzua ekipatzeko bulkada ponpa bi jarri dira, dagokion hornidura elektrikoarekin, baita telekomunikazio ekipo bat ere, sor daitezkeen alarma posibleen berri izan dezan Astepeko Hondakin Uren Araztegiaren ustiapena daraman esleipendun enpresak eta baita Dudeako Hondakin Uren Araztegiarenak zein udal saneamenduko lehen mailako sarearen manentze-lanak. Gainera, instalazio honek bere burua garbitzeko sistema bat du, mantentze-lanen eraginkortasuna hobetzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!