Ikastola osatzen duten irakasle eta langileak, gurasoak, ikasleak, aitita-amamak, garai baten irakasle eta langile izandakoak, auzokoak, herritarrak, zornotzarrak… Askotariko gonbidatuak batu zituen ekitaldiak. Askotariko ordezkari politikoak ere batu ziren: udaletxetik alkatea eta hainbat zinegotzi hurbildu ziren, Bizkaiako hezkuntza ordezkaria ere bertan izan zen, eta baita ikastolen elkarteko lehendakaria ere.
Ikasle ohien bertso pare batekin eman zioten hasiera jaialdiari. Guraso batek 4 eta 7 urte bitarteko umeekin Izarren Hautsa abestiaren koreografia hunkigarria prestatu zuen. Ostean, Andra Mariko guraso ohien abesbatzako eta sopranoa ere baden guraso batek Oi Ama Euskal Herri kantua eskaini zuen; eta, azkenik, ekitaldia amaitzeko, ikastolako bi ikaslek eta ikasle ohi batek harrituta utzi zituzten bertaratutakoak On Egin! Ikuskizunagaz.
(Argazkiak: Andra Mari Ikastolako gurasoak)