Lan istripua, atzo, 20:05ean gertatu zen, Zornotzako Arania enpresan. Ertzaintzak azaldu duenez, makina jasogailu batekin lanean zebilen gizona eta goi-tentsioko kablea ukitu zuen. Ondorioz, langileak deskarga elektrikoa jaso zuen. Anbulantzian Gurutzetako ospitalera eraman zuten.