Herri Kontuen Euskal Epaitegia euskal sektore publikoaren finantza eta kontularitzako jarduerak fiskalizatzen dituen organo gorena da. Euskal Autonomia Erkidegoko 251 udal administraziotako —eta beste 64 erakundetako— urteko kontu orokorrak aztertzen ditu, erakundeek legedia zenbateraino betetzen duten jakiteko. Horretarako hainbat adierazle hartzen ditu kontuan: diru-sarreren zein ordainketen egikaritza, diru-laguntza eta transferentziekiko mendekotasuna…
2013ko azterketaren arabera, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak “ez du Zornotzako Udalean hutsune bat bere ere aurkitu”, azaldu zuen Iker Basagoiti zinegotziak, azterketaren berri emateko egindako interbentzioan. “Hau udaleko kontu-hartzailetza eta diru zaintza sailetan lanean dabiltzanei esker izan da”, azpimarratu zuen.