Alicia Hernández (PSE-EE) Berdintasun arloko zinegotziak irakurri zuen adierazpena. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako bidean, hezkidetzak duen garrantzia azpimarratu zuen: “Berdintasun baloreak eta askatasuna sustatuz baterako hezkuntza lantzen duten hezkuntza zentro denei eskerrak eman dura dizkiegu”. Oro har, edozein arlotan hezkidetzaren alde lanean dihardutenen lana ere aintzesten du mozioak.