Zornotzako udalbatzarrak internet bidez jarraitu ahalko dira

Anboto 2016ko ots. 29a, 12:04

HiriEkimeneko zinegotzi biak (Alba Gutierrez eta Abel Isasi) joan zen barikuko udalbatzarrean.

HiriEkimenak egindako eskaeragaz ados agertu dira alderdi denak Bozaramaileen Batzordean.

HiriEkimenak aurkeztuta, Bozeramaileen Batzordean eztabaidatutako mozio biren berri eman zuten joan zen barikuko udalbatzarrean. Alderdi denak ados daude mozio bien edukiarekin eta gauzatu egingo dituztela jakinarazi zuten.

Mozio batek udalbatzarrak interneten (youtube.com doako plataformaren bidez) zuzenean eskaintzeko eskatzen du. Ondoren, bideo horiek interneten geratuko lirateke, gura duenak ikusi ditzan. Udalbatzarretara joan ezin direnek han gertatzen denaren berri jasotzeko beste tresna bat eskaintzea da helburua. Bideoen ondoan udalbatzarretako aktetarako lotura gehitzea ere eskatzen du mozioak, besteak beste. Aurrekontuak eskatuko dituztela eta eskaria ahalik arinen martxan jarriko dutela adierazi zuten.

Bigarren mozioak eskatzen duenari jarraituz, udalbatzarrak jarraitzera bertaratzen diren herritarrei eta euskaraz ez dakitenei, aldibereko itzulpena eskainiko diete gazteleratik euskarara. Gaur egun, zinegotziek bakarrik dute aukera hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!