Pertsona bat zauritu da Zornotzan izandako auto istripuan

Anboto 2016ko ots. 28a, 18:15

Galtzadatik irten ondoren, istripua izan du auto batek AP-8 autobidean, gaur, arratsaldean. Pertsona bat zauritu da eta Galdakaoko erietxera eraman dute, Ertzaintzak baieztatu duenez.

Istripua 16:00ak baino minutu batzu aurretik izan da 99 kilometro-puntuan, Donostiarako noranzkoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!