Zornotzako Udalak prest dauka ‘Pasealdi Osasuntsuak’ izeneko ekimena. 60 urte baino gehiago dituztenei zuzenduta dago eta herrian oinez egingo diren ibilbideen bidez, ariketa fisikoa sustatu gura dute. Jarduera honetan parte hartu gura dutenek asteazken honetan, 18:00etan, Nagusi Aretoan egingo den saioan jasoko dute informazio guztia.
Ibilaldiak martxoaren 2tik aurrera hasiko dira. Taldean egingo dira eta kirol begirale bat egongo da taldearekin. Jarduera asteazken goizetan egitea aurreikusten da, 10:00etatik 12:00etara.
Askotariko pasealdiak antolatu dituzte eta guztiak egokituta egongo dira edota egokitu daitezke eta Udaleko Kirol Sailarekin elkarlanean kontu handiz aukeratu dira, herriko adinekoen profil desberdinetara egokitzeko, parte hartzeko gogoa adierazten dutenei egokitzeko, hain zuzen ere.
Hasiera batean ibilbideak 3.2 kilometro inguruko luzera izango du. Luzatu daiteke denborak aurrera egin ahala, parte hartzen duten nagusien erantzuna zein den ikusita eta ibilbide hauetan egongo diren begiraleek esaten dutena kontuan hartuta.