Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasleen proiektua mugak gaindituz

Anboto 2016ko ots. 18a, 17:13

"New Artist" izena duen eta bost neskeek sortutako enpresak Kalifornia eta Japoneko deiak jaso ditu beraien ekimenetara gehitzeko gonbidapena eginez.

Erronka modura hasi zuten Lauaxeta Ikastolako 1go mailako Batxilergoko ikasleak enpresa ekintzailearen proiektua. Taldeka, bi asteko tartean, enpresa bat eratu beharra zuten. Beraien ezagutza eta gaitasun propioak aplikatuz arazo bat ebaztea zen helburua. 5 neskek osatzen duten "New Artist" enpresak erantzun paregabea jaso du internazional mailan, Kalifornia eta Japoniako deiak jaso baitituzte beraien ekiminetera gehitzeko gonbidapena jasoz.

Bihar, eguerdiko 14:40tan, Ekintzaileen Azokan proiektu hau aurkeztu da beste askoren artean. Irakaslez osatutako epaimahaia izango da ekimen bakoitza ebaluatuko duena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!